Gonzalezek eta Martinez Irujok Lau T’erdiko finala jokatu zuten Atano III.ean, 2009an. (Argazkia: Jose Ignacio Unanue / Photo Deporte)
Esku pilotako buruz buruko txapelketaren finala Donostiara itzuliko da, bost urte geroago. Juan Martinez Irujok eta Julen Retegik Atano III.a pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak, ekainaren 29an. Sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, Internet bidez. Kantxako sarrerek 120 euro balioko dute; merkeenek, berriz, 40 euro.