Kantaldia eta afaria Eneko Larrañagarekin
Ostegunean, hilaren 19an, kantaldi eta afari bat egingo dute Groseko Tedone jatetxean (20:15). Eneko Larrañagak kora izeneko harpa afrikarrean oinarritutako kontzertu akustiko bat emango du jatetxean. Kora izpiak izeneko diskoa aurkezten ari da Larrañaga, eta Tedonen kora-ren melodia goxo eta biziekin egindako bidaia bat proposatuko die entzuleei.