Santa Katalina plazari Ramon Labaien izena jartzea onartu du Hirigintza batzordeak
Hurrengo asteko udalbatzarrean onetsi beharko dute erabakia, EAJren proposamena gauzatu dadin.
Gaur goizean bildu da Donostiako Udaleko Hirigintza batzordea. Beste gai batzuen artean, jeltzaleek egindako proposamen bat eztabaidatu dute: Ramon Labaien izena jartzea Maria Kristina inguruan dagoen Santa Katalina plazari.
EAJren arabera, batzordea osatzen duten kideen gehiengoak ontzat eman du proposamena, baina hurrengo udalbatzarrean onartu beharko dute.
Eneko Goia, bozeramaile jeltzalearen arabera, “Ramon Labaienek lan handia egin zuen Maria Kristina hotelari bultzada emateko, beraz, Santa Katalina plaza oso gune egokia da Labaieni ohore egiteko”.
Erlazionatutako edukiaHiriko gune bati Ramon Labaien izena jartzea proposatu du EAJk