Unai Intziarte, artxiboko irudi batean. (Argazkia: E. Zabala)
Unai Intziarte Groseko txirrindularia Euskadiko errepideko txapelduna bilakatu da. Asteburuan jokatutako Ataungo 50. San Martin proban 136 kilometroak egiten azkarrena izan da Intziarte, eta elite mailako garailea izendatu da. Zehazki, 3 ordu, 10 minutu eta 10 segundoko denbora egin zuen Grosekoak, eta Egoitz Fernandez eta Aritz Bagues geratu ziren bere atzetik. Guztira, 70 txirrindularik parte hartu zuten lehian.
Denboraldi biribila osatu du Intziartek, Espainiako Kopa irabazi baitzuen maiatzean, amateur mailan. Gipuzkoa taldean dabil, Donosti Berrin aritu ostean.
50. SAN MARTIN PROBA. Sailkapena:
- Unai INTZIARTE. 3:10:10
- Egoitz FERNANDEZ. 3:10:10
- Aritz BAGUES. 3:10:15
- Aitor HERNANDEZ. 3:10:15.
- Kepa VALLEJO. 3:10:15.