Kortxoeneak egitarau berezi bat prestatu du gaztetxearen laugarren urtemugaren harira
Kortxoenea Gaztetxeak lau urte beteko ditu hilaren 26an, eta urtemuga, ideiak trukatzen, proiektuak korapilatzen eta ametsak egia bihurtzen ospatu nahi dute. Kortxo fabrika zaharra okupatu zutenetik, bertako hautsetatik eraiki dute gaztetxea, urtez urte eta auzolanean.
Ekainaren 28a sexu askapenaren eguna dela aprobetxatuz, gai horri heldu diote aurtengo urteurreneko egitaraua prestatzeko. Sexu askapenaren bidean bota beharreko harresia heteroaraua dela uste dute, eta horregatik aukeratu dute Heteroaraua Heteroarauari sardiñabakalau! leloa. Heteroarauak zein eragin duen hausnartuko dute.
Atzo hasi zuten egitaraua, Ainara Santamariak maitasun erromantikoaren inguruan emandako hitzaldi batekin. Gaur jarraituko du programak hilaren 28a arte.
[box]
Egitaraua:
Ekainak 17, asteartea (19:00). Arrakala dokumentalaren proiekzioa eta eztabaida.
Ekainak 19, osteguna (19:00). kortxo-pintxo-potea Marrumatik hasita.
Ekainak 20, ostirala. Indianoeneko jaiak.
Ekainak 21, larunbata (10:00). Tailerra: Sorkuntzaz arrakalak sortzen.
Ekainak 25, asteazkena (18:00): Sexualitate txostenaren eztabaida.
Ekainak 26, osteguna (18:30): Brindisa, Amari antzerkia eta Olatz Salvador bakarlaria.
Ekainak 28, larunbata. Jaialdia.
[/box]


