Bi triatloi egongo dira aukeran igandean
Triku Kirol Elkarteak Donostiako II. Herri Triatloia eta IV. Triatloi Familiarra antolatu ditu.
Donostiako II. Herri Triatloia (9:45), eta IV. Triatloi Familiarra (12:00). Igeriketa, korrika saioa eta bizikleta saioa batzen dituzten bi lehiak Ondarretan hasi eta bukatuko dituzte partaideek. Bi lehietarako izen ematea zabalik dago jada, Internet bidez, larunbatera arte. Herri Triatloiko probek honako distantziak izango dituzte: Igerian 370 metro, bizikletan 10 kilometro eta korrika 2,5 kilometro; Triatloi familiarrak, berriz, honako distantziak izango ditu: igerian 125 metro, bizikletan 4 kilometro eta korrika kilometro bat.
Triku Kirol Elkartea kirola maite duten emakume talde batek sortu zuen 2010ean. Hala, euren hitzetan, laguntasun, elkartasun eta hazkunde pertsonalean oinarritzen dute taldea, bakoitzaren gaitasun, adin eta egoerak alde batera utzita. Taldeko alderdi sozialari ere garrantzi handia ematen diete, eta bestelako jardueretan ere parte hartzen dute: bidaiak, irteerak… azken batean, esfortzua, sakrifizioa eta gozamena esku beretik doazela pentsatzen baitute.
Asteburuan kirola egin nahi duenak ez du aitzakiarik jartzerik izango. Izan ere, bi triatloi proba antolatuko ditu Triku Kirol Elkarteak iganderako, Gipuzkoako Triatloi Federazioarekin elkarlanean: