Donostiarraren trainerua, estropada batean. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)
KAE-1 Ligak aldaketak egin ditu egutegian, eta azkenean, aurrez iragarritakoa baino astebete lehenago hasiko da lehia. Hala, Donostiarrak igande honetan jokatuko du ligako lehen estropada, Zumaian, 12:00etan. Lau luze eta hiru ziabogakoa izango dira igandeko estropadak, eta ETBk zuzenean emango du jardunaldi osoa.
Ligako hamabi traineruak hiru txandatan arituko dira nor baino nor, honela banatuak: Donostiarra, Castreña, Elantxobe, Getaria / Lekittarra, Ondarroa, Orio, San Pedro / Santoña, Santurtzi, Trintxerpe, Zumaia. Kaleak zozketa bidez erabakiko dituzte.