Ibarrolaren baso margotuan inspiratutako obra bat estreinatuko du Mikel Chamizok
Larunbatean aurkeztuko du San Telmo Museoan, Musikaren Eguna dela-eta.
OMA obra estreinatuko du Mikel Chamizo tolosarrak larunbatean San Telmo Museoan (18:00). Ibarrolaren izen bereko baso margotuan inspiratuta dagoen pieza bat da. Dramatizatutako soinu paisaia bat da. Konpositorea basoaren soinua grabatzen egon zen, eta horren gainean bere bisitaren bizipena expresatzen duen musika idatzi zuen. Txistua eta danborina erabili ditu, eta baita basotik hartutako perkusiozko gauzak ere: hostoak, harriak, adarrak… Musika emanaldia bideo proiekzio batez lagunduta egongo da. Mikel Chamizok Donostiako kaiko soinuetan inspiratutako pieza bat aurkeztu zuen iaz Aquariumen. Oboea eta musika elektronikoa nahasten zituen emanaldi bat aurkeztuko zuen emanaldi hartan.
OMA-ren estreinaldiarekin batera, Isabel Urrutia, Felix Ibarrondo, Jagoba Astiazaran eta beste hainbat konpositoreen obrak entzuteko aukera egongo da kontzertuan.