Donostiako AEKko koordinatzaile Xabier Garmendia eta Lucia ikaslea. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
‘Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu’ eslogana sortu dute Lucia eta Libero ikasleek.
II. Euslogan lehiaketaren irabazleak Donostiako Irrintzi-AEK euskaltegiko bi ikasle izan dira: Lucia eta Libero. Biek ala biek labeldun produktuez betetako saria partekatu beharko dute, euslogan irabazlea bien artean osatu baitute. Horrez gain, Irutxuloko Hitza urtebetez doan jasoko dute etxean.
Aurtengo euslogan lehiaketan parte hartzaileek bertako produktuen kontsumoari buruzko esloganak osatu behar zituzten. Eta irabazleen eusloganak, hain zuzen, honela dio: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”.