Txikijazzaren aurkezpena, Alderdi Ederren. (Argazkia: Txikijazz)
Gaur egin dute aurtengo Txikijazzaren aurkezpena Alderdi Ederreko karruselean. Txikijazza haurrentzako eta familientzako espazio bat izateko helburuz sortu zuen Donostiako Jazzaldiak iaz. Musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.
Gainera, etorkizuneko publikoa musika formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du jaialdiak, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukeren jakitun.
Aurten uztailaren 25etik 27ra egingo dute Txikijazz jaialdia. Lau gune izango ditu Kursaal Auditorioaren inguruan eta Kursaal barnean. Sei kontzertu eta 10 tailer eskainiko dituzte, eta horretaz gain, jolasgunea eta ostalaritza zerbitzua ere izango dira.
Programaturako jarduerak 0-11 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako dira; denak euskaraz, eta doan.
[box]
EGITARAUA
–
Uztailak 25, ostirala
Zurriolako terraza: 11:00-12:00, Joseba Irazoki (One Man Band)
12:30-13:45, Rene Marie Quartet
Frigo terraza: 11:00-14:00, Music Box
12:00-12:45, Dantza jazza
Kursaaleko Foyera: 12:00-13:00, Dj App tailerra, Dj Makalarekin
Fnac karpa: 11:15-12:00, Perkusio tailerra
–
Uztailak 26, larunbata
Zurriola terraza: 11:00-12:00, Rock’n kids Band
12:30-13:45, Eta eguerdian…Swing!
Frigo terraza: 12:00-12:45, Donosti Lindy Hop
Fnac karpa: 11:15-12:00, Detektibe musikalak
–
Uztailak 27, igandea
Zurriolako terraza: 11:00-12:00, Mac Jeara’s Pedagogic Concert
12:30-13:45, Rock’n kids Band
Frigo terraza: 11:00-14:00, Music Box, Maushaus
12:00-12:45, Perkusio tailerra
Fnac karpa: 11:15-12:00, Funkybithoria
–
Egunero
Zurriola terraza: 11:00-14:00, Jostamendi jolasgunea
Frigo terraza: 11:00-14:00, Crearte gunea
[/box]