Prebostes plazari festa usaina dario
Antigua, Igeldon, Oletan eta Herreran ere.
[box]
EGITARAUA
Bihar, ekainak 22
-10:30ean: Diana Ikasbide Kultur Elkarteko trikitilariekin
-11:30ean: Kalejira Ikasbideko dantzariekin
-12:00etan: Ikasbideko dantzarien emanaldia
-13:00etan: Txaranga, auzoko kaleetan zehar
-13:00etan: Patata tortila lehiaketa, eta ondoren, dastaketa
-14:00etan: Herri bazkaria
-16:30ean: Futbol 3 txapelketa azkarra
-19:00etan: Lehiaketen sari banaketa
-20:00etan: Herri afaria
-22:30ean: Zezen suzkoa
Etzi, astelehena, ekainak 23
-19:30ean: Kalez-kale kantu, Ikasbide Kultur Elkarteko San Juan korua eta txistulariekin batera.
-22:30ean San Juan sua, Gaskaren ondoko aparkalekuan.
[/box]
Astelehena arte, hau da, San Joan bezpera arte luzatuko dira Amara Berriko jaiak.
Prebostes plaza da Amara Berriko jaietako topagune nagusia. Kalejiran eta kantuan kalez kale ibiltzen badira ere, plaza dute agertoki nagusia. Bertan dago, Ikasbide Kultur Elkartea ere, eta inguruari festa usaina ez ezik jaki usaina dario.
Izan ere, otorduak izan ohi dira sarri auzoetako jaietako egitaraua osatzeko osagai nagusia, eta Amara Berrin ere halaxe da. Gaur paella txapelketa izan dute, eta bihar, patata tortilla lehiaketa. Zortzi taldek eman dute izena paella prestatzeko, baina inork ez du arroza ondo egiteko sekreturik erakutsi nahi izan. Talde guztiek osagai berak zituzten: oilaskoa, untxia eta barazkiak. Paella guztiek zuten itxura ederra, beraz, sekretua lapikoari eragiten dion eskuan dago, inondik ere. Hala berretsi du Andoni Mugika, kultur elkarteko kideak ere. Paella lehiaketara aurkeztu den lehen aldia da, baina maiz prestatzen du arroza etxean, eta ilusio handiz aritu da osagaiak astintzen.
Batzuk sukaldean zeuden bitartean, beste batzuk tabernan zeden, edo beste asko toka lehiaketan, txapatxoari eman ezinik. Arroza prestatutakoan, guztiak mahaira. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa eta herri kirolak izango dituzte. Baita Txipli Txapla kale antzerkia ere, Tomaxen Abenturak taldearen eskutik. Ondoren, txarangaren atzetik ibili eta herri afaria egingo dute. 22:30ean zezen suzkoa, eta ondoren, dantzaldia.
Bihar, igandea, ez dute atsedenik hartuko, eta Amara Berrin bezalaxe jai giroan murgilduta igaroko dute eguna