Alicia Otaegi iruindarraren erakusketa, Aiete kultur etxean

IFK-CIF Q2000541I 6634n VI 2009-11
42
BERE LANA
Egindako erakusketen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: “Artefacto”, “Bolsos, radiografías de mujer”, “Transf-Horma”, “Quién mira a quién”, “Regálame”, “Setenta por setenta”, “Expresa 2003”, “Homenaje a Lorca”, “Homenaje a Joaquín Pascal”, “La ciudad recreada”, “Clotidianeidad”, “2 x1 a 100”, “Zapateado”, “Violín en Homenaje a Pablo Sarasate”, “Residuo Asiduo”, “Consumocuidado”, “Monjardín multicolor”, “Pequeñas historias, grandes mentiras”, “The end”, “Teorema del amor”.
PhotoEspañaren azken edizioan parte hartu zuen, Buenafuente argazki- proiektua eta captura.org web orria aurkeztuz. Bestalde, Sonimage 2013 edizioan, 10. urteurrenean, erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen.
Etxeko hondakinekin hainbat instalazio artistiko egin ditu Iruñerriko Mankomunitatearentzat: “Cortina multicolor” Oblatas zubian eta “El árbol que respira” Mendillorriko ur-biltegietan.
“Flores de otro mundo” Caldearenaseko (Huesca) tren geltokian, Canfranero tren proiektuarentzat, “Bruma” Condestable jauregian, “Idem” NUPeko campusean, “El Teatro se viste de color” eta “Sueño de una noche de Teatro” Gayarre Antzokiko aurrealdean. “Mirador” Milagrosako civivox zentroan eta “Cortina de agua” Juslarrochako civivox zentroan. “Pañuelas” Iruñeko Arkitektoen elkargoaren egoitzan.
Eszenografia laguntzailea izan da zenbait antzerki, opera eta zarzuelatan. Besteak beste: “El amante”, “La canción del Olvido”, “La generala”, “Orquesta de señoritas”, “La bruja”…
Zinema dekoratuak, bideoklipak eta publizitatea. Film laburretan ere parte hartu du “Ciao amore, ciao” (Jose Antonio Vitoria), “Muy negro” (Jose Félix Collazos), “Simétricos” (Laura Belloso), “El viento africano” (Merche Alvarez) eta “Detrás del tiempo” (Mirentxu Purroy), film ertainetan “Emiliana de Zubeldia” (Helena Taberna), eta film luzeetan, “Gipsy” (Rogelio Jiménez) eta “El sudor de los ruiseñores” (Juan Manuel Cotelo). ITP produktorearen bideoklipetan lan egin du (Celtas Cortos, Los Secretos, Seguridad Social, Mikel Erentxun…).
Workshop-ak egin ditu Itaipun (Brasil) “Crear artesanía” proiektuarekin, Yamacuchin (Japonia) “Hermanamiento” proiektuarekin eta ETSAUNen (Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa).
Egun, Gayarre Antzokiko erakusketa programa koordinatzeaz arduratzen da.