Bideoaldia, hilaren 25etik 27ra
Larrotxeneko bideo ikastaroetako emaitza oparoak jendaurrean erakusteko programa da Bideoaldia. 26 urte dira Larrotxeneko bideo espezializazioa abian jarri zela Intxaurrondoko Larrotxene Kultur Etxean. 400 produkzio inguru ekoitzi dira eta ehunka dira lagundutako koprodukzioak. Zine eskola bat izateko asmorik gabe eskaini duen kalitatezko eta hurbileko irakaskuntzak erreferente izatea ekarri du.
Aurten 17 lan ikusteko aukera izango da Viktoria Eugeniako pantaila handian. Bideoaldian, Larrotxeneko ikastaroetan egindako 10 produkzio eta 7 koprodukzio ikusteko parada izango da. Euskarazko dokumental ikastaroan egindako 3 dokumental aurkeztuko dira. Haurren animazio pieza bat, Atzegiko bideo ikasleen film laburra eta azkenik aurtengo Olatu Talkarako egindako bideo pildoraren lagin bat. 2016 Fundazioarekin batera ekoitzitako bi film labur ere ikusiko dira. Ekainaren 27an bi hitzordu egin dituzte. Lehenengoan, 18:00etan, koprodukzioak, dokumentalak eta animazioa. Eta 20:00etan gidoi ikastaroetan egindako 6 film laburrak. Gonbidatu bereziak ere izango dira tartean.
Bideoaldiko programazioa osatzeko beste bi egunetan ere proiekzioak izango ditugu, baina Intxaurrondo Kultur Etxean. Ekainaren 25ean Neurge proiektatuko da HUHEZI ikasleek egindako lana. Eta ostegunean Monopatin, skateari buruzko dokumentala. Intxaurrondo auzoan jasotako hainbat irudi daude, zuzendaria bertan izango da.

