Duela 25.000 urte jada Donostian gizakiak bizi zirela egiaztatu du Aranzadik ikerketa batean
Azken sei urteetan Ametzagainan egin diren ikerketen emaitzak bildu dituzte lanean.
Donostia inguruan orain arte aurkitu diren giza okupazioaren arrastorik zaharrenak dira.
“Journal of Anthropological Research” aldizkari estatubatuar ospetsuak Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek idatzitako artikulu bat publikatu du. Azken sei urteotan Ametzagainan dagoen gravettiar egonlekuan egin diren ikerketen emaitzak jaso dituzte bertan. Orain dela 25.000 urteko ehiztari biltzaileek Donostiako Ametzagaina muinoa hartu ohi zuten aldi baterako bizilekutzat. Hori horrela, Donostia inguruan orain arte aurkitu diren giza okupazioaren arrastorik zaharrenak dira.
Giza talde nomada hauen lurralde ekonomikoa zein izan litekeen sakonki azaltzen du zientzia artikulu honek. Gizaki hauek bereziki Iparraldean aurkitzen diren afloramenduetako lehengaiak gustuko zituzten, nahiz eta haien hornitze-eremua Urbasa eta Uribe-Kostaraino iritsi. Aranzadiko bazkide Francisco Barriok aurkitu zuen 2005.urtean aztarnategia. Aranzadik Donostiako Udalera jo zuen indusketetarako eta ikerketarako laguntza eske. Ikerketa lanetan aritu direnean, industria litikoari dagozkion piezak berreskuratu dituzte; hau da, harriz egindako pieza