Garagardo Festa egingo dute Saguesen, uztailaren 3tik 13ra
http://youtu.be/4UM3uyTNeog
http://youtu.be/4UM3uyTNeog
XII. Garagardo Festa egingo dute Saguesen. Uztailaren 3tik 13ra izango da zabalik. Ostiraletik igandera haurrentzako gaztelu puzgarri bat jarriko dute, eta Sagueseko tabernetan kontzertuak egongo dira. Hamaika garagardo dastatzeko aukera emango dute, eta jateko, txerri saiheskia.

