Gazte bat atxilotu dute Donostian, bere bikotekidea jotzeagatik
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, indarkeria matxista delitu batengatik. Igande goizean atxilotu zuten gaztea, Erdialdeko kale batean. Osasun zentro batean artatu zuten bere bikotekidea, hozkadak baitzituen gorputzean. Gaur epailearen esku utzi dute erasotzailea.

