Jai herrikoien aldeko eguna ospatuko dute Donostiako Piratek
Edozer dugu posible eguna uztailaren 9an egingo dute, Zurriola hondartzaren inguruetan.
Horrenbestez, uztailaren 9an jarduera ugari izango dira Zurriola hondartzaren inguruetan. Bi eremu nagusi egongo dira: Sagues eta Zurriola hondartza bera. Lehenengoan, haurrentzat oka jolasa erraldoia, euskaraz ikasten ari direnentzat mintzapraktika pirata eta euskal dantza ikastaroa prestatu dute, besteak beste. Zurriola hondartzan, berriz, eguna amaitzeko (19:30etatik aurrera) kontzertuak egingo dituzte: Manu Chao-La Ventura, Selektah Stepi, Skaiketan eta Tania de Sousak emanaldiak eskainiko dituzte. Bestalde, Euskal Herrian jai herrikoien aldeko mugimendu zabala hizpide hartuta, egun osoan zehar erakusketa bat egongo da ikusgai, herri eta auzo ugaritako esperientziak azalduz. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Horretaz gain, eguna “elkartasun ekimen erraldoi bat” egiteko baliatuko dute. “Ekimen zoragarria eta aldarrikatzailea izango da”. Oraindik azken xehetasunak lotzen ari dira, baina aurki jakinaraziko dute planteamendua zein izango den.
Edozer dugu posible eguna antolatzeko, auzolanean edozer egin daitekeela gogorarazi dute, eta herritarron laguntza beharko dutela adierazi dute. Hortaz, euren laguntza eskaini nahi duen orok Donostiako Piraten atarian izena emateko aukera dauka.
Euskara, egunaren ardatz
Donostiako Piratak mugimendua euskalduna denez, erabat euskaraz funtzionatzen dutela aldarrikatu dute. Horregatik, uztailaren 9an hizkuntza modu bisualean aurkeztean gain, ez dakitenentzat euskarazko hitzak eta esaldiak izango dituzte, lehen hitza euskaraz egin ahal izateko.
[box]
EDOZER DUGU POSIBLE, UZTAILAK 9
Saguesen:
Donostiako Piraten mugimenduko bozeramaile zein kofradia bakoitzeko bi kide elkartu dira gaur goizean Kursaaleko terrazan egin duten prentsaurrekoan. Jai herrikoien aldarria Aste Nagusitik kanpora ere zabaltzeko asmoz, Edozer dugu posible eguna antolatu dute. Uztailaren 9an, asteazkena, izango da eta adin guztietako herritarrei zuzendutako egun osoko doako egitaraua izango du.
“Milaka pertsonen auzolanari esker, herritarrok jaien protagonista izatea lortzen ari gara. Balore batzuetan oinarrituta egiten dugu lan eta jai parte hartzaileak, euskaldunak eta parekideak nahi ditugu”, azaldu du Mireia Mochales Piraten bozeramaileak. Honela, jaiak ez ezik, Donostia bera eta hiria bizitzeko modua ere aldatzeko lanean ari direla adierazi dute. Eta horixe da Edozer dugu posible egunarekin lortu nahi dutena. “Erakutsi nahi dugu edozer dugula posible Donostia Piratan, eta herritar guztiok, hala dela barneratzea nahi genuke”.
Egitarau oparoa
- 10:30. Haurrentzat oka jolas erraldoia.
- 11:00. Mural margoketa gazteentzat eta bertso hop.
- 11:00. Mintzalagun pirata.
- 12:00. Euskal dantza ikastaroa.
- 13:00. Mokadu eta edari bixigarriak.
- 15:00. Kontzertuak.
- Egun osoan zehar: jai herrikoien inguruko erakusketa.
- Manu Chao- La Ventura.
- Tania de Sousa.
- Skaiketan.
- Selektah Stepi.