Parte Zaharreko presoak gogoan izan dituzte
San Joan bezperan errito asko egin ohi dira; bada, aldarrikapenek ere tartea dute. Konstituzio plazan egin duten Esku Dantzan, Parte Zaharreko presoak izan dituzte gogoan. Dantzariak sartu bezain pronto, presoen senideak oholtzaren aurrean jarri dira. Han igaro dute ekitaldia, euriak euri.