Amara Berrin Gaska kiroldegiaren aurrealdean piztu dute sua. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Festa giroan eman diote hasiera udarari, San Joan bezperako sua piztuta. Saguesen, Amaran, Loiolan, Intxaurrondon, Antiguan, Herreran, Añorgan, Parte Zaharrean… hiriko hainbat auzotan egin dute sua. Dantza, musika, antzerkia… era guztietako jarduerak egin dituzte sua piztu aurretik, auzoak behar bezala girotzeko.
Saguesen egindako sua. (Argazkia: Nerea Lizarralde)