Zinema, atari zabalean
Laugarren urtez jarraian, Cristina Enea Fundazioak atari zabaleko udako zinemaldi bat egingo du Tabakalerarekin elkarlanean. Oso gai berezia jorratuko dute aurtengo ekitaldian: komunak eta komuna mugimenduak. Zenbat lur behar du gizon batek? izena jarri diote aurtengo zikloari, eta izen bereko Lev Tolstoiren ipuinean oinarrituta dago. The Lord of the Flies (Peter Brook, 1963), Duck Soup (Leo McCarey, 1933) eta Ernest eta Celestine (Benjamin Renner, Stephane Aubier, Vincent Patar, 2012) filmak proiektatuko dituzte. Egiako parkean ikus ahal izango dira film hauek, 22:30ean.
Zinema zikloak bat egiten du Ingurumen Baliabideen Etxean ekainaren 28tik aurrera ikusgai egongo den erakusketarekin. Tolstoiren Lev Tolstoik idatzitako ipuinean aztertzen diren hainbat gai plazaratuko dituzte bertan.
[box]
Uztailak 4, ostirala, 22:30. The Lord of the Flies (Peter Brook, 1963).
Uztailak 11, ostirala, 22:30. Duck Soup (Leo McCarey, 1933).
Uztailak 18, ostirala, 22:30. Ernest eta Celestine (Benjamin Renner, Stephane Aubier, Vincent Patar, 2012).
[/box]