Arrauneko beteranoen zortzikoak Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa irabazi du
Gironako Banyoleseko lakuan jokatu dituzte estropadak asteburuan, eta Ur-Kirolakeko arraunlariak ere bertan izan dira.
Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan hainbat domina eskuratu ostean, Donostia Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak klubetako arraunlariek Espainiako Txapelketan parte hartu zuten joan den asteburuan. Gironako Banyoleseko lakuan jokatu zituzten estropadak, junenil, senior eta beterano mailetako skiff desberdinekin. Edonola, Arrauneko gizonezko beteranoek ekarri dute albiste onena, zortzikoa bere kategoriako txapelduna izan baita.
Gainontzeko ontziekin ere emaitza politak lortu dituzte, hona hemen emaitza guztiak:
ESPAINIAKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETA.
Donostia Arraun Lagunak:
- 1x Emakumezko jubenila: 6. postua (B finala)
- 1x Gizonezko seniorra, 23 urtez azpikoa: 4. postua (A fnala)
- 1x Gizonezko seniorra, 23 urtez azpikoa: 6. postua (B finala)
- 1x Gizonezko seniorra: 6. postua (B finala)
- 8+ Gizonezko beteranoak: 1. postua
- 1x Gizonezko seniorra, 23 urtez azpikoa: 3. postua (B finala)
- 4+ Gizonezko jubenilak: 4. postua (A finala)
- 1x Gizonezko jubenila: 4. postua (B finala)
- 8+ Gizonezko jubenilak: 6. postua (A finala)
- 2x Gizonezko seniorrak: 6. postua (B finala)