Sarrerak eskatzeko egin diren ilarak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Zinemaldirako sarrerak ere banatuko dizkie Donostiako Udalak langabeei.
Ordu gutxitan banatu dituzte Cirque du Soleil taldearen
Dralion ikuskizunerako langabetu donostiarren eskura jarritako 420 sarrerak. Goizean goizetik ilara luze bat sortu da atarian; Udalinfoko bulegoak irekitzeko zain dozenaka lagun egon dira. Banaketa goizeko 9:00etan hasi da eta eguerdiko 12:15erako sarrera guztiak agortu dira.
Udal Gobernua pozik agertu da harrerarekin eta aurreratu du, aurten ere, azken urteetan bezala, Zinemaldirako sarrerak banatuko dituztela langabetu donostiarren artean.