Claudio Bravo, Bartzelonara
Reala eta Bartzelona akordio batera iritsi dira; atezainak Reala utziko du klubean zortzi urte eman ondoren.
Klub txuri-urdinak ofizial egin du ohar baten bidez azken asteetan zebilen zurrumurrua. Akordio batera iritsi da Bartzelonarekin, eta atezain txiletarrak Reala utziko du klubean zortzi urte eman ondoren. Bravo 2006. urteko udaran iritsi zen, Colo Colo talde txiletarretik. Geroztik, 237 partida ofizial jokatu ditu kamiseta txuri-urdinarekin.


