EAJk zazpi mozio eta proposamen bat eramango ditu biharko udalbatzarrera
Anoetako estadioa birmoldatzeko lanen hasiera lehenbailehen hastea, Parte Zaharrean Orixe ikastola egon zeneko eraikinean Lanbide Heziketako zentro berria kokatzea, Loiolako Erriberetan gizarte zerbitzuetako zentroa egitea eta Txomin Enea-Martuteneko bidegorriaren gabeziak aztertzea dira jeltzaleek biharko udalbatzarrera eramango dituzten gaietako batzuk.
Hauez gain, Santa Katalina plazari Ramon Labaien izena jartzea proposatuko dute. Joan den astean Hirigintzako Batzordearen onespena izan zuen proposamenak, beraz bihar onartzea espero dute.
EAJk aurkezturiko mozioak:
-Kanpandegi kaleko eraikina, Orixe ikastola kokatua zegoenekoa, Lanbide Heziketako zentro bat izan dadin bideratzea.
-Udal Emergentzien Plana eguneratzea
-Anoetako estadioaren birmoldatzea
-Loiolako Erriberako gizarte zerbitzuetako zentroa irekitzea
-Txomin Enea eta Martuteneko bidegorria berraztertzea
-Dbus-en 33. lerroa zabaltzea
-Felipe IV-ko kirol pisten egoera