Erabakitzeko eskubidea helburu, bide orri bat osatzeko proposamenak jaso nahi dituzte
Gure Esku Dago dinamikak indarrak metatzen jarraitu nahi du, eta denon artean etorkizuna marraztera deitu ditu herritarrak. Milaka lagun erabakitzeko eskubidearen alde kalera aterarazi zituen dinamikak bide orri bat osatzera gonbidatu ditu herritarrak: “Prozesu irekia eta horizontala da, eta zuen parte hartzea ezinbestekoa dugu”. Joan den ekainaren 8ko giza katea hasiera besterik ez zela izan ekarri dute gogora, eta udan erabakitze eskubideari buruzko hausnarketa bultzatuko dutela.
Nola parte har daiteke prozesuan? Donostian, Zurriola etorbidean duen egoitzan, bilera irekiak egingo dituzte hamabost egunean behin, astearteetan, 19:00etan. Lehen bilera uztailaren 1ean egingo dute. Zuzenean Internet bidez ere badago proposamenak bidaltzeko aukera.
BIDE-ORRIA

