Xabier Gorrotxategi. (Argazkia: realsociedad.com)
Xabier Gorrotxategi donostiarrak zuzenduko du Realeko belar hockey taldea, datorren denboraldian. Gorrotxategik 50 urte ditu eta taldea oso ongi ezagutzen du, alor fisikoaren arduraduna izan baita azken zazpi urtetan. Edonola, bere postu berrian Poli Guajardo jokalariaren laguntza izango du.
Pablo Fernandezen lekukoa hartuko du Gorrotxategik, eta Realak aukera aprobetxatu du entrenatzaile argentinarrari egindako lana eta konpromisoa eskertzeko.