Aho batez onartu dute San Bartolome eraldatzeko Plan Orokorraren aldaketa
San Bartolome muinoari dagokion Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketaren hasierako onarpenaz gain, oposizioak aurkeztutako bost zuzenketak ere aho batez onartu dituzte.
San Bartolome muinoa eraldatu ahal izateko lehen pausoa eman dute gaur, Udalbatzak aho batez onartu baitu Plan Orokorraren aldaketa.
Alderdi guztiek onartu dute proiektuaren garrantzia, eta oposizioak hainbat zuzenketa aurkeztu baditu ere, adostasuna lortu dute. Ricardo Burutaran, Hirigintza zinegotziaren arabera, “eskertzekoa da alderdi guztiek ekarpenak eta proposamenak egitea, proiektua bera aberastea baitakar horrek”.
Guztira bost zuzenketa aurkeztu dituzte. Bi EAJk, bana PP eta PSE-EEk eta zuzenketa tekniko bat udal gobernuak.
Eneko Goia, EAJko bozeramailearen arabera, orokorrean San Bartolomeko proiektua asko gustatzen zaie; “gustatzen zaigu komentuaren iparraldeko fatxada errespetatuz bertan hotel bat egitea; irtenbide egokia izan da. Eta muinoaren goialdean talaia bat egitea ere oso egokia eta erakargarria izango dela uste dugu”.
Dena dela, babesturiko elementuak errespetatzea ere ezinbestekoa dela onartu dute jeltzaleak. Horregatik, proiektua hobetze aldera, EAJk hainbat zuzenketa aurkeztu ditu. Batetik, Arroka plazaren inguruan gogoeta egitea eskatu dute. Bainuetxearen babesturiko fatxada Arroka plazara mugitzea onartu dute, baina, leku aldaketa horrek plazaren egitura eta balioa errespetatu behar dituela uste dute jeltzaleek. Horretarako konpromisoa lortu dute udal gobernuarekin.
Merkatal eremuaren tamaina da EAJ kezkatzen duen beste gaia. Aztertu beharreko gai bat dela uste dute, eta hiriko merkataritza batzordearen iritzia kontuan hartzea adostu dute udal gobernuarekin.
Zentzu berean mintzatu da Ramon Gomez, PPko bozeramailea ere. Izan ere, popularren ustez, beharrezkoa da hirugarren sektorea indartzea hirian. Hotel berri bat eraikitzea egokia dela uste dute, baina eremu komertzialari dagokionez, “zabalkunde orekatua” izan behar dela uste dute; “eskaintza komertziala handitzea ondo dago, baina ezin ditugu ahaztu hiriko merkatari eta saltoki txikiak”, esan du Ramon Gomezek.
Dena dela, Easo plazaren eraberritzea da PPk nabarmendu duen zuzenketa. Gomezek adierazi duenez, “Easo plaza da San Bartolome muinoaren aurpegi historikoa, eta inguruaren eraldaketa proiektutik kanpo geratzeak ez luke zentzurik”.
Hala, Easo plaza oinezkoentzako eremu zabal bat bilakatuko litzateke, bere kioskoa eta berezko elementu bereizgarriak mantenduz. Eraldaketa hau Amarako bizilagunek eskatutako egitasmoa dela esan du Gomezek, eta auzotarrak eurak izatea nahi du eraldaketa horretan parte hartuko dutenak.
Era berean, harresia ere ezin dela “elementu pasibo bat” izan adierazi du Gomezek. Murrua garbitu eta itxuraldatu beharra nabarmendu du zinegotzi popularrak. “Muinoaren oinarria da harresia, eta gainerako guztia bezalaxe, erakargarria izan behar du; oraingo egoeran mantentzeak ez du zentzurik”.
Amaratar gisa San Bartolome muinoaren eraldaketa “proiektu sentimentala” dela adierazi du Ernesto Gasco sozialistak. Gainerako alderdiek bezalaxe teknikarien lana txalotu du, baina Amara Zaharraren eraldaketa, aurreko legealdiak abian jarritako proiektu bat dela gogoratu du; “sozialistek utzitako ondarea”.
Bestalde, Udalbatzak Donostialdeko metroaren geltokiaren inguruan lortutako adostasuna nabarmendu du Gascok: “aspaldiko partez, San Bartolome muinoko proiektuak lortu du alderdi guztiak ados jartzea Donostiako metroaren inguruan; metroa egitea da garrantzitsuena, ez du axola proiektuaren egilea bat edo bestea izan”.
San Bartolome muinoa erreferentziazko gune bihurtuko dela diote hirian, baina gune hori irisgarria izateko baliabideak jarri behar direla esan du Ernesto Gascok, eta garraio publikoaren erabilera nabarmendu du.
Udal gobernuak zuzenketa tekniko bat ere aurkeztu du. Alegazio epea, 15 egunez atzeratzea eskatu dute. Izan ere, Burutaranek adierazi duenez, irailaren lehen astean San Bartolome muinoaren inguruko parte hartze prozesu bat egitea aurreikusi dute, eta egokia iruditzen zaie, prozesu hori bukatu arte alegazio epea zabalik uztea. Hala, aho batez onartu dute, alegazio epea irailaren 1etik 15era atzeratzea.
Burutaranek adierazi duenez, “San Bartolome muinoko proiektua oso konplexua izan da, baina guztion artean, irtenbide egokiena ematea lortu dugu. Beraz, ingurua hiriko ikono berri bat bihurtuko da, eta herritarrek ulertuko dute gainera, zein garrantzitsua izan den babesturiko gune eta elementuak mantentzea, agerian geratuko baitira”.
Komentuaren iparraldeko fatxada, bainuetxearen fatxada, harresia bera, eta oinezkoentzako muinoaren goialdean oinezkoentzako egokituko duten eremu zabala eta talaia nabarmendu ditu hirigintza zinegotziak; “San Bartolome muinoak iraultza txiki bat sortuko du hirian”.