Añorgako futbol zelaian hasi eta bukatuko da lasterketa. (Argazkia: Nagore Koch)
Añorgatarrak ez daude geldirik egoteko prest, eta iaz egin zuten moduan, aurten ere lasterketa bat antolatu dute. Zehazki, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko triatloi taldeak bideratu du Añorgako II. Herri Krosa, eta uztailaren 12an egingo dute, 10:00etan. Lasterketak 6 kilometro izango ditu eta korrikalariek ez dute txipa erabiliko; hala, elkarteko kideek 4 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko, eta gainontzekoek, berriz, 6 euro aldez aurretik, edo 10 euro egunean bertan. Gehienezko partaidetza kopurua 200 lagunetan jarri dute, eta izen ematen duten lehenengo 150 lagunek kamiseta bat jasoko dute opari. Izen ematea klubaren egoitzan egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era.
Irteera eta helmuga Añorgako futbol zelaian izango ditu lasterketak, eta Añorga, Añorga Txiki eta Errekalde igaroko ditu. Gainera, proba nagusiaren aurretik, beste bi lehia jokatuko dituzte: 9:30ean, alebinen lasterketa (800 m), eta 09:35ean, haur mailakoek lasterketa (1,5 Km).