Antzoki Zaharra. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Epe horretan ez da zerbitzurik emango, eta leihatila ere itxita egongo da.
Ixteko arrazoi nagusia antzokiaren beroketa-sistema aldatzea da, gasolio-galdara kendu eta gas-galdara jarriko dute. Data hauetan egingo dira hobekuntza lanak programazio aldetik jarduera gutxieneko garaia delako. Era berean, suhesi-oihala aldatuko da eta hainbat lan egingo dituzte eraikinaren estalkian eta fatxadan.
Ekainaren 28a eta uztaialren 2 bitartean txartel salmenta Viktoria Eugenia Antzokiko lehiatilan izango da. Abuztuaren 1etik aurrera Arturo Fernandez
Enfrentados obra taularatuko du Kale Nagusiko eszenatokian. Abuztuaren 14an estreinaldia den
100m Karratu antzezlanaren txanda izango da. Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre aktoreak igoko dira oholtza gainera.