Hyedra talde donostiarrak rockaz bustiko du Le Bukowski
Hyedra. Talde desberdinetako kidez osatuta dago: All Became Dust, Chase the Mayhem, Cohen, Krilin, Padre Lobo, Thanks to Losers eta The Animal Within taldetakoak, besteak beste. Elkartu zirenetik ez dute atsedenik hartu, aretoz areto ibili dira zuzenean euren post rock musika zabaltzen, eta abesti berriak konposatu dituzte.
Orain beraiek autoekoiztutako EP berri bat dute eskuartean: Prologue (Infest Studios, 2013). Sei pieza instrumental bildu dituzte lan berri honetan. Abesti bakoitzean soinu paisaia batzuk islatu nahi izan dituzte, entzulea gogo egoera desberdinetan murgiltzeko. Taldekideek diote euren zuzeneko aurkezpenak sentsazioen bidaia bat dela, eta mendiko tren baten modukoak direla.
Minor Empires ere izango da bihar, ostirala, Le Bukowskin. Bartzelona eta Madrilgo taldekidez osatuta dago, eta Hyedra bezala, talde desberdinetako musikariekin sortutako musika proiektu berria da: Nothink, Toundra, The Big Bench eta Moonich taldeetakoak, besteak beste.
Emanaldirako sarrerak 8 eurotan daude salgai Red Ribbon Music-en webgunean. Bihar, leihatilan, Le Bukowskin, eskuratu ahal izango dira 10 eurotan.
Ostiralean joko du Minor Empires taldearekin, 20:00etan.
Duela hiru urte Donostian jaiotako musika proiektua da