Lorena Martinezen 'Maite Dut' kutxa-liburuan oinarritutako erakusketa bat ireki dute Egian
Lorena Martinez Oronoz irundarraren Maite dut kutxa-liburua. Lan hau egileak sortutako 16 irudik eta poema batek osatzen dute. Jatorrizko poema gazteleraz idatzita dago, liburuan azaltzen den euskarazko bertsioa Isa Diaz Lopezek egin du). Poema bera lau bertsorekin osatua dago, eta bertso bakoitzari lau irudi dagozkio. Emozio biziko une batean maitasunari buruz idazteko beharra sentitu zuen Martinezek, eta hura izan zen proiektu honen abiapuntua: “Maite dut kanpotik barrura eta barrutik kanpora doan bidaia da. Norbere buruaren kontzientzia hartzea mundua maitatu ahal izateko”.
Ostiralean (ekainaren 27an) aurkeztuko dute argitalpen berria, Egiako Ametzagaina kaleko Apal dendan (18:30ean). Gainera, liburuan oinarritutako erakusketa bat egongo da ikusgai leku berean, ekainaren 27tik irailaren 21era bitartean.
Donostiako EDO! argitaletxearen Begikoak saileko argitalpen berria jada kalean da: