Mikel Sarasola, Donosti Berriko txirrindularia. (Argazkia: Donosti Berri)
Junior mailako Gipuzkoako Itzulia jokatu zuten hainbat txirrindulari gaztek joan den astean. Donosti Berriko Mikel Sarasola amaratarra oso ondo aritu zen lehian, eta kluba oso pozik dago egin zuen lanarekin. Izan ere, egunero ihes eginda egon zen, eta momentu batetan itzuliko lider birtuala izatera ere iritsi zen, azken etapan. Azkenean, ordea, sailkapeneko hamaikagarren postuan bukatu du, baina egindakoaz harro egoteko moduan dago.