Ramon Labaien izena jarriko diote Santa Katalina plazari
Hirigintza batzordeak joan den astean eman zion hasierako onarpena EAJren proposamenari. Hau da, Santa Katalina plazari Ramon Labaien izena jartzeari, eta gaur Udalbatzak aho batez berretsi du proposamena.
Maria Kristina hotelaren ondoan dago Santa Katalina plaza, eta jeltzaleen arabera, leku egokia da alkate ohia gogoratzeko. Eneko Goia, bozeramailearen esanetan, “Ramon Labaienek lan handia egin zuen Maria Kristina hotelari bultzada emateko, beraz, Santa Katalina plaza oso gune egokia da Labaieni ohore egiteko”.