Paco Yoldi kiroldegiko informazio taula. (Argazkia: Donostiako Udala)
Balizak jarri dituzte korrika edo oinez joateko pentsatuta dauden eta guztira 140 kilometrotik gora dituzten 18 zirkuitutan. Ibilbideak Paco Yoldi, Bidebieta, Bentaberri, Altza, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietatik aterako dira eta hiru zailtasun maila izango dituzte: berdea (erraza), urdina (ertaina) eta gorria (zaila).
Kilometroak markatzeko baliza.
Kiroldegietako kanpoaldean informazio taulak jarri dituzte eta zirkuitu guztien kilometro bakoitza baliza baten bidez markatu dute.
Udalak lanak uztailean zehar bukatzea aurreikusi zuen, baina uste baino lehen amaitu dituzte lanak. Salbuespen bakarra, Yoldi 3 zirkuituko 7. kilometroa da. Okendotegi bidean dago eta trenbideko ibilbide berriko lanak egiten ari direnez ezin izan dute baliza jarri.
Ibilbide osasungarriak
BENTA BERRI
-BB-1 (Zirkuitu berdea): 3,80 km
Kiroldegia- Osasun Zentroa- Hondartza- Haizearen Orrazia-Unibertsitatea-Kiroldegia.
-BB-2 (Zirkuitu urdina): 6,20 km
Kiroldegia-Errotaburu-Igara-Berio-Unibertsitatea-Kiroldegia.
-BB-3(Zirkuitu gorria): 12,50km
Kiroldegia-Erregenea-Igeldo-Igara-Kiroldegia.
-BB-4 (Zirkuitu gorria): 13,85 km.
Kiroldegia-Hiru Ondartzak-Zurriola zubia-Morlans-Aiete Parkea-Pio Baroja-Kiroldegia.
ETXADI
-E-1 (Zirkuitu berdea): 2,70 km
Kiroldegia- Puio Parkea Lanberri-Kiroldegia.
-E-2 (Zirkuitu urdina): 9,40 km
Kiroldegia-Miramon Parkea- Oriamendi-Kiroldegia.
-E-3 (Zirkuitu gorria): 10,40 km
Kiroldegia-Oriamendi-Miramon Parkea-Anoeta-Errondo-Easo-San Roque-Arbaizena-Aiete-Kiroldegia.
PACO YOLDI
-Y-1 (Zirkuitu berdea): 3,60 km
Kiroldegia-Amara Osinaga-Osasun Zentroa-Errondo-Gasca kiroldegia-Hirugarren adineko pista-Kiroldegia.
-Y-2 (Zirkuitu urdina): 6,95 km
Kiroldegia-Zorroaga-Loiolako Erriberak-Mª Cristina Parkea-Zurriola zubia-Erreala Zubia-Amara Osinaga-Kiroldegia.
-Y-3:(Zirkuitu gorria): 13,95 km
Kiroldegia-Zorroaga- Loiolako Erriberak-Martutene-Basozabal-Oriamendi-Miramon Parkea-Ilunbe-Kiroldegia.
INTXAURRONDO
-I-1 (Zirkuitu berdea): 3,50 km
Kiroldegia-Zarategi-Sagastieder-Ametzagaina Parkea-Gaztela-Baratzategi-Kiroldegia.
-I-2 (Zirkuitu urdina): 8,00 km
Kiroldegia-Ametzagaina Parkea-Txomin-Mikel Laboa Zubia-Mª Cristina Parkea-Egia-Karmengo Ama-Egia Kiroldegia- Matigoxotegi Futbol Zelaia-Mons-Kiroldegia.
BIDEBIETA
-B-1 (Zirkuitu berdea): 3,35 km
Kiroldegia-Jubilatuen etxea-Artzakenea- Intxaurrondo zubia-Txaparrene-Herrera-Gaiztarro- Osasun Zentroa-Bidebieta-Kiroldegia.
-B-2 (Zirkuitu urdina): 7,50 km
Kiroldegia- Jubilatuen etxea -Jose Elosegi- Nafarroa hiribidea-Sagues-Ategorrieta-Txaparrene-Herrera-Jose Elosegi-Kiroldegia.
-B-3:(Zirkuitu gorria): 11,60 km
Kiroldegia-Trintxerpe-Pasai San Pedro-Ondartxo-Ulia-Sagues-Nafarroa hiribidea-Ategorrieta-Jose Elosegi-Kiroldegia.
ALTZA
-A-1 (Zirkuitu berdea): 4,60 km
Kiroldegia-Herrera Pasealekua-Jolastokieta pilotalekua-Larratxo Skate parkea-Lauhaizeta Parkea-Altza-Kiroldegia.
-A-2(Zirkuitu urdina): 6,95 km
Kiroldegia- Herrera Pasealekua-Jolastokieta pilotalekua-Larratxo Skate parkea-Lauhaizeta Parkea -San Marcos bidea-Txurdiñene-Molinao-Pasai Antxo-Berra bidea-Kiroldegia.
-A-3 (Zirkuitu gorria): 16,20 km
Kiroldegia-Altza-Lau Haizeta-Garbera-Poligono 27-Uba Aterpea-Txomin-Urumea ibaia-Zurriola-Groseko Osasun Zentroa-Nafarroa hiribidea-Jose Elosegi-Herrera-Buenavista-Kiroldegia.