Anoetako estadioa, kontzertu bat egiteko prestatzen. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Juan Karlos Izagirre alkateak, ostegunean, uztailak 3, agerraldi bat egingo du Anoetako Batzordean. Izagirrek berak eskatu zuen agerraldia egitea, Anoetako egitasmoan emandako aurrerapausoak azaltzeko.
Beste gai batzuen artean, Anoeta eraberritzeko pleguak onartzeko aurreikusten den egutegia aztertuko dute. Eta alkateak udal gobernua hainbat arlotan egiten ari den lanari buruz hitz egingo du.
Auzitegi Nagusiaren epaia
Anoetaren birmoldaketa errealitate bihurtzeko pausoak bide onetik doazela adierazi du udal gobernuak. Izan ere, Udalbatzak aho batez hartutako erabakiaren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak egitasmoa bertan behera utzi zuen apirilean, baina udal gobernuak beste “plan alternatibo bat” du esku artean.