Hiru autodefentsa feminista saio eskainiko ditu Emakumeen Etxeak
Uztailaren 5ean eta 12an gaztelerazko saioak egingo dituzte, eta uztailaren 19an euskaraz; ikastaroak doan izango dira.
Aurten ere Donostiako Udalak Autodefentsa Feminista tailerrak eskainiko ditu Emakumeen Etxean. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, “ezin dugu ahaztu emakumeok jasaten dugun indarkeria matxistaren aurrean, jendarte osoaren erantzukizuna dagoen arren, ahal den neurrian emakumeon jarrera aktiboa eta jabetua izan behar dela, eta ikastaro hauek horretan laguntzen dute”.
Bestalde, emakumeenganako indarkeria matxistari eta eraso sexistei aurre egiteko, administrazioak hainbat baliabide, protokolo eta zerbitzu dituela gogoratu du Sampedrok, eta baita hauek artatzeko koordinazio planak ere.
Autodefentsa tailerren inguruko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943-483470 telefonora deitu edo berdintasuna@donostia.org idatzi daiteke.