Uztaila eta abuztuan gauerdia arte erabil daitezke bizikleta publikoak
dBizik udako ordutegia jarri du abian. Hala, 6:30etan hasi eta gauerdia arte erabili ahal izango dira bizikletak, zerbitzua ordubetez luzatu delarik; abuztuaren 31 arte mantenduko dute udako ordutegia.
Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, uda garai aproposa da bizikletan ibiltzeko eta sistema publikoa uda garaira egokitu dute, ordutegia luzatuz.
dBizi zerbitzuak hamabi geltoki ditu, eta ehun bizikleta. Urteko abonua 40 eurokoa da, eta beste bost euro ordaindu behar dira asegurua bat egiteko. Erabileraren lehen 20 minutuak doan dira. dBizin izena emateko Prim kaleko 6. zenbakira joan behar da, edo 943 265066 zenbakira deitu.
Mugikortasun zinegotziaren arabera, urtetik urtera haziz doa erabilera; azken urtean %6 hazi da, 16.695 bidaia egiten direlarik egunean.