Donostiako eta Bartzelonako alkateek hainbat arlotako lankidetza hitzarmena sinatu dute
Donostiako Sustapenak antolatutako enpresa aukerei buruzko jardunaldian parte hartu dute.
hitzarmena sinatu dute gaur goizean, euskaraz eta katalanez, udaletxean. Izagirre pozik azaldu da hitzarmena sinatzean, eta, hiri turistiko, kultural, gastronomiko eta biltzarrena izateaz gain, Donostiak «berrikuntzaren, zientziaren, ezagutzaren eta sormenaren alde» egin duela nabarmendu du. Halaber, krisiari aurre egiteko sinergiak bilatzearen eta gizarte politiken aldeko apustua ere egin duela esan du, eta, beste hiriekiko harremanen bilaketan, herri katalanarekin «lotura berezia» dagoela azpimarratu du. «Euskal eta katalan herriak ongi ulertu gara beti», erantsi du.
Ondoren, alkateek hiriko zenbait gune bisitatu dituzte, Talent House eta Tecnaliaren egoitza, besteak beste. Talent Housen Donostiako Sustapenak antolatutako enpresa aukerei buruzko jardunaldian izan dira, eta bi hirietako eragile, enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaileak bildu dira, 50 enpresa donostiar baino gehiago tartean.
Donostia Kulturaren Hiriburu gisa, eta Bartzelona Berrikuntzaren Europako Hiriburu bezala sor ditzaketen negozio aukera berriak eztabaidatu dituzte. Era berean, izaera sozialeko politika ekonomikoak azaldu dituzte, eta sektore estrategikoak bultzatzeko lankidetza publiko-pribatuaren garapenaz hitz egin dute.
Azkenik, mahai ingurua egin dute, Donostia eta Bartzelonako eragile, enpresa eta ekintzaileekin, hiriak enpresa aukerak garatzerako orduan izan ditzakeen zailtasunak eta lankidetza publiko pribatuaren egoera eta garapena eztabaidatzeko. Mahai inguruan zenbait enpresa donostiarrek hartu dute parte: Wave Garden, Iluminacion Inteligente Luix, Ikusi eta Tecnalia.
Hainbat arlotan elkarlanean aritzeko asmoz, Juan Karlos Izagirrek eta Xavier Triasek, Donostiako eta Bartzelonako alkateek, lankidetza