Donostiarra zazpigarrena izan da San Pedron
20 minutu eta 31 segunduko denbora lortu dute donostiarrek.
Donostiarrak zazpigarren denbora onena egin du KAE-1 ligako hirugarren jardunaldian, San Pedroko uretan. Zumaia izan da garaile, 20 minutu eta 8 segunduko denborarekin. Xabier Zabalaren taldeak aurreko asteko sailkapena hobetzea lortu du; izan ere, Elantxoben zortzigarren postua eskuratu zuen, asteburu honetan, berriz, zazpigarrena, 20 minutu eta 31 segundurekin.
Datorren asteburuan etxean jokatuko du kuadrillak, Donostian, alegia. Jardunaldia uztailaren 12an izango da, 18:00etan.
SAN PEDROKO JARDUNALDIKO SAILKAPENA
- Zumaia. 20:08,82 (12 puntu)
- Getaria. 20:09,14 (11 puntu)
- Ondarroa. 20:14,29 (10 puntu)
- Trintxerpe. 20:21,16 (9 puntu)
- Lekittara. 20:22,23 (8 puntu)
- Santurtzi. 20:31,66 (7 puntu)
- Donostiarra. 20:31,74 (6 puntu)
- Elantxobe. 20:37,55 (5 puntu)
- Santoña. 20:44,62 (4 puntu)
- Orio. 20:45,40 (3 puntu)
- San Pedro. 20:58,92 (2 puntu)
- Castro. 21:27,38 (1 puntu)