Jazzaldiak 1966 eta 2005 urteen arteko materiala bildu nahi du
50. urtemuga dela eta, jaialdiaren historia osatzeko laguntza eskatu dute.
Donostiako Jazzaldiak 50. urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, Jazzaldiaren antolakuntzak hainbat material bildu nahi du: argazkiak, programak, kamisetak, sarrerak eta askotariko obektuak. Hau guztia zertarako? Jazzaldiaren historia grafikoa eta dokumentala osatzen eta aberasten laguntzeko. 1966 eta 2005 urteen artekoak izan beharko dute, hau da, Jazzaldiaren lehen berrogei edizioetakoak. Material horiek dituzten pertsonek, Jazzaldiari laguntzeko aukera dute.
-Argazki digitalizatuak posta elektronikoz bidal ditzakete helbide honetara: prensa2jazz@donostia.org
-Papereko argazkiak, berriz, posta arruntez bidal ditzakete beste helbide honetara:
Heineken Jazzaldia
Viktoria Eugenia Antzokia
Erregina Erregentea kalea, 8
20003 Donostia
edo, bestela, Jazzaldiaren bulegoetara eraman ditzakete (Okendo plaza, Donostia) uztailaren 14tik 27ra bitartean. Argazkiak eskaneatu eta berehala itzuliko zaizkio jabeari, ondorengo ordu hauen barruan: uztailaren 14-18: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00. Uztailaren 19 eta 20: itxita. Uztailaren 21 eta 22: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00. Uztailaren 23-27: 09:00-21:00
Material guztia jabeei itzuliko zaie. Baldin materiala argitalpen, dokumental edo erakusketaren batean erabiliko balitz, baimena eskatuko litzaioke jabeari eta bere jatorria adieraziko da beti. Ekarritako argazkiekin album bat egingo da Facebook-en, beti jabeari baimena eskatuta eta jatorria adierazita. Informaziorako eta zalantzak argitzeko telefonoa: 943 48 33 10.