Merkataritza eta kultur jarduerak uztartuko dituzte Parte Zaharrean
Noventa Gradosen eta partaide guztien sare sozialetan #dantzaedit traolarekin.
programaDANTZAEDIT
Uztailaren 18an eta 19an arte eszenikoen topaketa bat egingo dute Parte Zaharreko hainbat gune, saltoki eta tabernatan. Dantza, performanceak, musika, erakusketak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte bi egunetarako.
Parte Zaharreko jardun komertzialari bultzada emateko antolatu dute Dantza Edit. Noventa Grados eta Liquidocs-ren artean sortutako ideia da, baina hiriko beste hainbat saltoki, taberna eta eragilek hartu dute parte. Mikel Aristegui, Anakrusa, Lasala Konpainia edo Ai Do Project bezalako artistak hartuko dute parte. Jarduera guztiak doan dira eta kultura irekiaren filosofia sustatu nahi dutenez, publiko zabalari zuzendutakoak izango dira.
Parte hartzaileak bezalaxe, agertokiak ere ugari izango dira. Horien artean, Noventa Grados, Kenji Sushi Bar, Côte Bar, Arraun eta Liburutegi Nagusia. Eta kalean, berriz, Nautikoa, Lasala Plaza eta Santa Maria Elizako ataria aukeratu dituzte ikuskizunak eskaintzeko.
Bi egunez, uztailak 18 eta 19, hainbat kultur jarduera egingo dituzte, “Parte Zaharrean gauza asko eta estilo anitzetakoak” egin daitezkeela erakusteko” , hala adierazi du Jon Estala, Noventa Grados-eko kideak. Merkataritza sustatzea dute helburu, baina modu erakargarri batean.
Anakrusa taldeak adibidez, Parte Zaharreko arima islatuko duen dantza ikuskizun berezi bat eskainiko du Nautikon. Egun horretarako espreski prestaturiko emanaldia da; ostiralean egingo dute, 19:00etan.
Eta larunbatean, berriz, albiste bat sortzen denetik papereko euskarrira igarotzen den arteko prozesua irudikatuko dute, baina gorputzaren mugimenduen bitartez. Familia osoari eskainitako tailerra da azken hau. Larunbatean, 11:30ean, Lasala plazan.
Dantza Editen, artisten edo programaren inguruan gehiago jakiteko, sartu dantzaedit.liquidmaps.org edo jarraitu jarduerak