Bagerak San Telmon egin zuen mintzodromoa. (Argazkia: Lide Ferreira)
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Donostiako Piratekin batera mintzodromo berezi bat antolatu du asteazkenerako. Izan ere,
Edozer dugu posible egunaren egitarauaren baitan, Mintzalagun Pirata izeneko jarduera egingo dute, uztailaren 9an, asteazkenean, 11:00etatik 12:00etara, Saguesen.
Helburua euskara ikasten ari direnei eta praktikatu nahi dutenei laguntzea da. Hortaz, laguntzaile eta euskara ikasleentzako jarduera izango da.
Parte nahi duen edonork, bagera@bagera.net helbidera mezua bidali behar du, edo 943 46 71 81 telefonora deitu