Añorgatarrak festa egarriz dira
Larunbatean hasiko dira auzoko jaiak, Zementonen jaitsierarekin.
Dantza, bertsoak, kirola, kontzertuak, haurrentzako jolasak, mozorro festa… Jaietako egitarau oparoa prestatu dute añorgatarrek, eta asteburu honetan bertan murgilduko dira festa giroan. Karmengo egunaren inguruan ospatu ohi dituzte auzoko jaiak. Larunbat honetan hasi, eta hilaren 20an bukatuko dira. Zementonen jaitsierarekin piztuko da festa, larunbat arratsaldean, 19:00etan.
[box]
EGITARAUA
Larunbata, uztailak 12 (Kuadrillen Eguna)
08:00 Oilasko biltzaileak.
09:00 Añorgako II. Kross herrikoia.
09:30 Gazteen krossa.
10:00 Xakea.
10:00 Nagusien krossa
11:00 Krossaren sari banaketa.
12:00 Paella prestaketa.
12:30 Oilasko biltzaileei ongi etorria.
14:00 Kuadrillen arteko bazkaria.
15:55 Kuadrillen argazki erraldoia.
16:10 Mus txapelketa azkarra (paella jatean parte hartu dutenentzat).
17:15 Frontenis txapelketaren finalak.
18:15 Pilota goxoko txapelketaren finalak.
19:00 Zementonen jaitsiera.
19:10 Bandera igoera elektrotxarangarekin.
21:45 Kuadrillen arteko afaria jolas etxean.
00:00 Ingo al deu taldearekin dantzaldia.
03:00 Labezomorro erraldoia.
Igandea, uztailak 13 (jubilatuen eguna)
10:00 Txikien jolas etxe pilota finalak.
10:30 Xakea.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Jubilatuen batzar nagusia.
14:00 Jubilatuen adiskidetasun bazkaria.
17:30 Arkaitz Añorgako dantzarien emanaldia.
19:30 Herri kantu jira auzoan zehar.
Asteartea, uztailak 15 (Karmen bezpera eguna)
12:00 Otxotearen inguruko erakusketaren inagurazioa museoan.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
19:00 Salbea.
19:30 Sardina jate herrikoia eta sagardo dastaketa.
21:00 Pilota apustua: Urmeneta vs Matxain-Azpiroz.
21:45 Paleta larruz: Eskisabel-Etxeberria vs Arozena-Navarro.
Asteazkena, uztailak 16 (Karmen eguna)
09:00 Diana erraldoi eta buruhandiekin.
10:30 Triatloi herrikoia (bote eta igela ).
11:00 Meza nagusia.
13:00 Aurresku tradizionala.
18:00 Brokel dantza.
20:00 Bertso saioa frontoian: Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.
Osteguna, uztailak 17 (Beroketa eguna)
17:00 Eskalada ikastaroa haurrentzat Pedro Joseko zubian.
20:00 Pintxo-potea auzoko tabernetan.
22:00 Sorpresa.
01:00 Karaokea gazte lokalean.
Ostirala, uztailak 18 (umeen eguna)
10:00 Umeentzako jokoak eta puzgarriak.
16:00 Puzgarriak.
16:30 Futbol 7 txapelketaren finalak.
17:00 Umeentzako merienda.
17:30 Ur jokoak umeentzat.
18:00 Mozorro festarako prestaketa eta apaingarriak.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
19:00 Egan musika taldearen emanaldia.
20:00 Haurrentzako mozorro festa.
20:30 Zezen suzkoa.
21:30 Orikiz mozorro festa (gaia: tribuak).
23:00 Dantzaldia Egan taldearekin.
23:00 Rock kontzertuak zine kanpoan: UK Bill, Odolkiak Ordainetan eta Bidelapurrak.
Larunbata, uztailak 19 (Gaupasa eguna)
09:00 Diana erraldoi eta buruhandiekin.
11:00 Artisau erakusketa.
11:30 Tiroz karabina txapelketa.
12:00 Bakailao prestaketa eta sagardo dastaketa.
16:30 Artisau erakusketa.
17:00 Haurren danborrada.
18:00 Ginkana.
19:45 Danborrada nagusiaren irteera.
23:00 Iratzar taldearekin dantzaldia.
23:45 Zezen suzkoa.
00:30 Kasernarat-en kontzertua gazte lokalean.
00:30 Danborrada nagusiaren emanaldia.
02:00 Musika taldea: Tajon Prieto y Los Huajalotes.
05:00 Txokolate jana.
Igandea, uztailak 20 (Añorga K.K.E. Eguna)
10:00 Añorgako erraldoi eta buruhandien VIII. topaketa.
10:10 Bolo tiraketa.
12:00 VII. patata tortilla lehiaketa.
13:00 Erraldoien erakusketa frontoian.
14:00 Elkarteen arteko bazkaria jolas etxean.
16:30 Jolas etxea LX pilota txapelketaren finalak.
19:00 Erraldoi eta buruhandiak.
20:30 Bokatak jai batzordeen alde Jolas Etxean.
22:00 Bandera jaitsiera.
[/box]


