Euskara traketsa Arcco merkataritza gunean
Amara Berriko bizilagun batek Arcco merkataritza guneko supermerkatuan egindako argazki bat bidali digu. Bertako apal batzuk agertzen dira irudian. Produktu batzuk merketuta daudela azaltzeko testuak gaizki daude euskarazko bertsioan. Gaztelaniaz, “oferta” idatzi dute; eta euskaraz, “ezkeintza”. Ostiko ederra eman diote euskal hiztegiari.

