German Rodriguezen hilketaren protesta batean hil zuten
Joseba Barandiaran gaztea San Bartolome kalean hil zuen tiroz Espainiako poliziak.
1978ko sanferminak ziren, uztailaren 8a, eta Iruñeako zezen-plazan izandako liskar handien ondoren, Orreaga etorbidean tiroz hil zuten German Rodriguez gaztea. Donostian, handik hiru egunera, Joseba Barandiaran 18 urteko gaztea hil zuen poliziak. German Rodriguezen hilketa salatzeko manifestazio batean zegoen Barandiaran. Aldapeta eta San Bartolome kale artean hil zuten tiroz.
- San Bartolomeko istiluak, 1978an.



