Jazzaldiaren egitaraua Intxaurrondon eta Egian ere aurkeztuko dute
Aurten lehen aldiz auzoetara hurbilduko da Heineken Jazzaldia, eta uztailaren 23tik 27ra egingo duten egitaraua azalduko du Intxaurrondon eta Egian. Jaialdiko antolakuntza taldeak aurkezpen bana egingo du Intxaurrondo eta Egiako kultur etxeetan. Intxaurrondon hilaren 10ean, ostegunean; eta Egian, hilaren 17an, uztailaren 10ean eta 17an, arratsaldeko 20:00etan.