Larunbatean, Donostitruk azoka
Bigarren eskuko merkatua egingo dute suhiltzaileen egoitza zaharrean.
Arropa, osagarriak, liburuak, CDak, jostailuak eta beste hainbat objektu salduko dituzten 42 postu egongo dira larunbatean, Donostitruk azokan. Goizean irekiko dute, 10:00etan, eta 14:00ak arte izango da zabalik. Nahiz eta postua ez jarri, herritarrek euren objektuak utz ditzakete Donostitruk azokan saltzeko. Saldu beharrekoak antolatzaileen postura gerturatu behar dira merkatuaren egun berean goizeko 9:30ak eta 10:00ak tartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren utzi egiten dira eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.