Emakumeen Etxearen laugarren urtemuga ospatuko dute uztailaren 18an
Lau urte dira mugimendu feministak eta emakumeen elkarteak Emakumeen Etxean elkartu zirenetik. Geroztik, Udaleko Berdintasun atalarekin batera aritu dira elkarlanean, Okendo kaleko egoitzan. Urtemuga uztailaren 18an, ostirala, ospatuko dute, 19:00etan.
Bertso saio bat eskainiko dute Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdik, Sabur taldeak ere parte hartuko du festan eta DJ batek girotuko du arratsaldea.