Azaroan Nestor Basterretxeari buruzko erakusketa antologikoa irekiko dute Koldo Mitxelenan
Ikerne Badiola Kultura diputatuak Euskadi Irratian adierazi du, hilabeteotan Nestor Basterretxeari buruzko erakusketa prestatzen aritu direla, eta azaroan izango dela ikusgai Koldo Mitxelena Kulturunean. Nestor Basterretxeak nahi izan zuen moduan, bere ibilbide artistikoari buruzko erakusketa bat izango da, erakusketa antologiko bat.

