Erdialdeko kaleak hartu ditu Kutxa Kultur Hiriak
Musikaz, modaz eta tailerrez bete dira Erdialdeko kale peatonalak. Igandean ere hartuko dituzte kaleak.
Eguerdian hastekoa zen Kutxa Kultur Hiria programa. Zerua estalita zegoen erabat eta antolatzaileak noiz atertuko zain ziren. Azkenean aurrera egin ahal izan du astebururako prestatu duten egitarauak, euririk ez du egin eta. Jendea gustura ibili da paseaon Erdialdeko kaleetan barrena. Zuzeneko musika Frank eta Luke Armstrong taldeekin, margolanak, bigarren eskuko merkatua, haurrentzako tailerrak, bitxiak, arropa… Aspertzeko aukerarik ez dago Erdialdean. Ikus Kutxa Kultur egitaraua.
[Gallery=174]


